EUSKAL ETA PERUTAR NERABEEN HARREMANEN KUDEAKETA BIRTUALEAN ALDAKETA SUSTATZEKO GIDA

Medikus Mundi Gizpuzkoako lankideek egindako ikerketa hau, 2016. urtean aurkeztutako azterlanaren jarraipena da, “Maitasuna amaiera txarra duen gauza polita da?” izenburupean. Maitasuna, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteen arteko maitasun-idearioa”. Han lortutako emaitzen arabera, nerabezaroak sare sozialetan zituen harremanak nola erabiltzen zituen aztertu behar izan zen, eta gai horri heldu zaio orain. Gainera, ikerketak handitu egin du azterlanaren esparru geografikoa, Peruko hiru eremurekin (Lima, Ayacucho eta Ucayali), aniztasun geografiko handiagoa lortzeko, eta, errealitate oso desberdinak izan arren, genero-desberdintasunen inguruko arazoak, arazo orokorrak direla erakusten dute.
Bigarren ikerketa horren helburu nagusiak, 2016ko irailaren eta 2018ko irailaren artean Gipuzkoan eta Perun egina, hauek izan dira: alde batetik, nerabeek online inguruan, maitasun erromantikoari buruz dituzten ohiturak, balioak eta sinesmenak aztertzea, eta, bestetik, ziberindarkeriarekin duten harremana ikertzea, horrek nerabeen eta gazteen osasun integralerako duen mehatxuagatik.

Hemen dokumentua eta gida didaktikoa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

X