Emakumeen Partaidetzaren hurbilpena euskal bakegintzan

Mugen Gainetik taldeko kideek 2016. urtean sustatu eta Farapi Koop-ek egindako ikerketa honen berri ematen dizuegu. Euskal Herriko emakume bakezaleen eta talde feministen gogoetak eta bizipenak jaso ziren euskal gatazka politikoaren inguruan. Dokumentu honen helburua da euskal gatazka politikoan generoaren eraginari buruzko hausnarketa sustatzea eta emakumeek gatazkan duten parte-hartzeari buruzko hurbilketa egitea.
Dokumentu hau aldi berean, Latinoamerikako esperientziekin ere inspiratzen eta aberasten da, genero-ikuspegitik begiratuta, adiskidetzearen eta justiziaren arloan. Horretarako, beren herrialdeetako bake-prozesuetan (Kolonbia, Guatemala eta El Salvador) aktiboki parte hartzen duten emakume feministen esperientziak sartu dira.

2. Emakumeen partaidetzaren hurbilpena euskal bakegintzan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

X