Octubre, 2020

07oct(oct 7)7:04 am10(oct 10)9:04 amGiza eraldaketarako GrAL/MALen akonpainamenduaren erronkak

DETALLE

UKStik zenbait urte daramatzagu gizartea eraldatzeko GrAL/MALen potentzialaren inguruan hausnartzen. Kezka hauen ondorioz, aurreko ikasturtean sareko parte garen erakunde askoren ikuspegia eta esperientzia biltzen dituzten bi dokumentu argitaratu genituen. Alde batetik, “Arrailan: akademia-lan eraldatzaileak elaboratzeko gida”, UKSn bertan egina; bestetik, “Giza eraldaketarako bidea. GrAL eta MAL aldaketa tresna gisa”, ISF-MGIk egina.

Bi dokumentuetan egindako lanari buruzko inguruan hausnartzen jarraitzeko, lan-saio bat proposatzen dizuegu, giza eraldaketarako akonpainamenduan ditugun erronketako batzuei buruz solas egiteko. Talde bakoitzak erronka hauetako bati buruz hitz egingo du, egin ditugun galdera sortzaileetatik abiaturik hausnarketak partekatuz:

  • 1. Taldea: Gizarte-eragileekin elkarrizketan aritzen den eta gizarte-eraldaketarako sinergiak sustatzen dituen unibertsitatearen erronkak
  • 2. Taldea: GrAL eta MALen prozesuak kolektibizatzeko erronka
  • 3. Taldea: Hezkuntza emanzipatzailerako prestakuntzaren erronka
  • 4. Taldea: Genero-ikuspegia gainditzeko eta metodologia feministetara jotzeko erronka

Oso erabilgarria litzaiguke zein taldetan lan egin nahiko zenukeen jakitea. Zuen interesak kontuan hartuta, talde bakoitzeko parte-hartzaileen zerrenda diseinatuko dugu.

Gainera, Monique Leivan, Instituto de Gestión de la Innovación y del Conocimiento – Ingenio (CSIC-UPV) institutuaren ikertzaile laguntzailea, izango dugu gurekin, ezagutza kolektiboa sortzeko hezkuntza eta berrikuntza proiektuetan esperientziaduna. Unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura nola ulertzen duen azalduko digu, baita GrAL/MALen akonpainamenduan duen esperientzia ere.

Proposamena interesgarria iruditzea eta zu bertan izatea espero dugu!

Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat helbidera uks@disroot.org

HORA

7 (Miércoles) 7:04 am - 10 (Sábado) 9:04 am

Reader Interactions

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

X