APIRILEKO JARDUNALDIETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK!

Europako Bikaintasun ereduek unibertsitateen ardura nagusia bilakatu ditu kalitate akreditazioak (Escámez & Jover, 2015; Brusoni et al., 2014). Prozesu honetan, hamaika dira bere funtzio sozialaren galera salatzen duten ahotsak, etengabeko merkantilizazio prozesu baten aurrean (Blum & Ullman, 2012; Boni & Gasper, 2011; Fernández-Liria et al., 2017), instituzioarekin berarekin dagoen asebetetze maila kolokan jarriz.

Gainera, eredu kapitalistak hiritar kritikoak, aktiboak eta antolatuak eratu eta indartzea oztopatzen duten joera, balio eta harreman sozialak sustatzen ditu. Hala, hezkuntza gastutzat hartzen da, inbertsiotzat hartu beharrean, eta ikasleria bezero/kontsumitzaile moduan. Ondorioz, unibertsitatearen eginkizuna beren bezeroen asebetetzeagatik baldintzatua dago, ikuspegi akademikoa galduz eta enpresara bideratutako ikuspegia indartuz (Manzano-Arrondo, 2011).

Horregatik, ezinbestekoa da unibertsitateko zein gizarte mailako agente ezberdinek unibertsitatearen funtzioaren inguruko hausnarketa prozesuak abiaraztea.

Datorren apirilaren 4ean ikasle jardunaldiak antolatu ditugu Ibaetako Zuzenbide Fakultateko Paraninfoan. Carlos Fernandez Liria, Educación o barbarie liburuaren autorearekin hitz egiteko aukera izango dugu eta ikasleon artean nahi dugun unibertsitatea eraikitzeko oinarriak eztabaidatu ahal izango ditugu.

Zatoz eta izena eman hemen klik eginez!

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

X